XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Notitia utriusque Vasconiae-k ere badu 1656an egin zen bigarren argitaraldian gai honi buruz zerbait, goian aldatu dugunaz gainera ezer berri gutxi baldin badu ere. , dio.

3. Oihenarten neurtitzak zenbat silabatakoak diren jakiteko eta jakinda gero ere berak bakoitza nola neurtzen zuen eta silabak nola kontatzen zituen, eta guk ere, haren arabera, harenak nola neurtu eta kontatu behar ditugun ikasteko, ez digu, beraz, beste argibiderik ematen damurik.

Agitz gutxi, egia esan.

Arrazoinez dio Mitxelenak: .

Hori dela bide, ez du gaurdaino inork, dakigunez, Oihenarten neurtitzak nolakoak diren eta zenbat silaba dituzten argitu, ez eta aditzera eman ere zein eta nolako fonetika aldakuntzak gertatzen diren neurtitz bakoitzean, behar duten neurrira ekartzeko.

Ni ere ez nintzatekeen, noski, lan honetan barrena abiatuko lehenik Etxepareren bertsoak neurtzen aritu eta horren ondoan Oihenartenek ardaila eta neke berezirik ez zutela konturatu ez banintz.

4. Aurrera gabe diodan Oihenarten goragoko hitzek argibiderik ematen baldin badigute, honako biok ematen dizkigutela soilik, eta horrenbestez poetarentzat ezin utzizkoak zirela aitortu beharrean gaudela eta, aldez aurretik pentsa daitekeenez, Oihenartek inola ere besterik frogatzen ez bada ezin urra zitzakeenak: hots, hitzaren azken vokaleari vokalez hasten den beste hitza badarraikio, bi vokale horiek elkarrekin urtu eta silaba bakarra osatuko dutela.

Bigarrena: bertsoak erdian edo erdi inguruan bertsoa bi zatitan, bi hemistikiotan, ebakitzen duen etenik edo zesurarik baldin badu, eten hori zuzen gordeko duela, zuzen gordetze hori zertan datzan esaten ez badigu ere.

Hutsegite hauexek egozten dizkie, hain zuzen, behin eta birritan bere aurreko poetei, Etxepare ere artean dela - gure ustez, oker Oker, alegia, alde batetik, Etxepareren bertso guztiek behar adina silaba, ez gehixeago ez gutxixeago, baitituzte. Ez, ordea, bestetik eta Oihenarten ustez, Etxeparek ez baizituen beti haren lege-arauak bete elisio eta sineresi direlakoetan; zesuran ere elisioa ontzat ematen du eta hiruzpalau bider hala egiten, Oihenarten aginduz kontra.

Ezin pentsa ere dezakegu, beraz, Oihenartek neurtitzok paratu zituelarik, berak ere huts horiek berak egin zitzakeenik.